ADIERAZI ZURE BABESA

 

Kazetaritza eta demokrazia ez dira delitu

“Pertsona orok du iritzi eta adierazpen askatasunerako eskubidea”, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 19. Artikulua. Prentsa-askatasuna edozein gizarte demokratiko osoaren giltzarrietako bat da.

Euskal Herrian, birritan pairatu dugu Espainiako Estatuak komunikabideen aurka jo eta hauek ixtea,  Egin, Egin Irratia, Ardi Beltza eta Euskaldunon Egunkaria horren adibide. Eraso zerrenda luze baten adierazlerik larrienak bilakatzeraino.

Orain, Katalunian egitekoa den erreferenduma aitzakitzat hartuz, Espainiako Justizia aparailuak TV3 Kataluniako telebista publikoari debekatu egin dio erreferendumaren antolaketaz “informatzea”. Gainean daukate, arduradunen zigor pertsonalez gain, ixte edo errekisatze arriskua. Horrekin batera, gogoratu beharra dago El Vallenc astekariak pairatutako erregistroa eta Guardia Zibilak El Punt Avui, Racó Catalá, Nació Digital, Vilaweb zein El Nacional-en erredakzioetara egindako bisitak. Eskubide urraketa larri hauen aurrean, gure kezka agertu eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu hedabide hauetako ordezkari eta profesionalei. Alboan izango gaituzte.

Gatazka modu demokratikoan konpontzeko beharra defendatzen dugun hedabideak espainiar Estatuaren makineria juridiko, politiko eta polizialaren jomugan egon gintezke. Baina, testuinguru honetan, gure eskubide kolektiboak babestea egokitzen zaigulakoan gaude.

Adierazpen askatasunaren alde.
Prentsa askatasunaren alde.
Informazio eskubidearen alde.
Erabakitze eskubidearen alde.